Julen Agirre Lizarralde (Oñati, 2001) izango da Euskaraldiko dinamizatzailea. Otsailaren 5ean da batzordea osatzeko lehen bilera, 18:00etan, kultura etxean.
Norendako da bilera hori?
Euskaraldian parte hartu gura duen edonor etor daiteke, izan eragile baten izenean, izan nor- banako. Gazte zein nagusi. Ahalik eta batzorde zabalena osatu gura dugu.
Zein izango da batzorde horren egitekoa?
Euskara aktibatzean jarriko da ahalegina Euskaraldian, eta, batzorde horrekin, sarea zabaltzen hasiko gara. Euskarari eskaini behar zaizkio aukerak ahalik eta adar gehienetara zabaltzeko, eta gurako genuke sarea ahalik eta pluralena izatea eta, posible balitz, jarraipena izatea. Sareak euskararen perspektiba ezberdinak erakusten ditu; adibidez, ez da berdina kalean edo instituzioetan lanean ari den eragilea edo etorkinekin edo erretiratuen elkarte batean. Zubi-lanak egiteko ere batzordea bide eta erreminta ona izango da.
Belarriprest eta ahobizi txapak banatuko dira aurten ere?
Bai, eta txapei presentzia handia ematea lortu gura da. Aurtengoa maiatzean izatean lagungarria izan daiteke horretan: txamarrak gutxiago janzten dira sasoi ho- rretan, egunak ere luzeagoak dira, kaleko jai giroa handiagoa da abenduan baino... Martxoaren 15ean zabalduko da izen-ematea. Gaztetxoendako ekintzak egingo ditugu, umeen bitartez etxeetan zabaltzeko Euskaraldiaren berria.
Nola jarri harremanetan Oñatiko Euskaraldiarekin?
688 88 13 51, onati@euskaraldia.eus edo instagrameko kontua dira bideak.