Garuneko gimnasia tailerra egingo dute, lau astez, Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urt. 13a, 13:07

Zubikoa kiroldegiako sarrera.

Gaur hasita, garuneko gimnasia tailerra egingo dute Zubikoa kiroldegian lau astez. Kiroldegiko harreran edo Athlonen eman behar da izena.

 Ohitura osasuntsuaren orienta- zio zerbitzuak, Adinduk eta Oñatiko Udalak antolatuta, kiroldegian egingo dira saioak, 16:00etatik 17:30era, urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an eta otsailaren 4ean. Garunari gimnasia eraginez lor daitezke jarduerak egiteko kontzentrazioa erraztea, mugimenduaren trebetasunak lantzea, garunaren zahartzea atzeratzea edo informazioa mantentzeko gaitasuna hobetzeko moduko onurak. Izena kiroldegiko harreran edo poz.oinati@athlon.eus helbidera mezua bidalita egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak