Mutrikuko taldeak geldialdia egingo du Oñatin, haren agur-biraren baitan. Basterretxea, Irisarri, Yurrita eta Harreguy igoko dira oholtzara. Eta, hain justu ere, Harreguy da bi taldeen
arteko lotura. Izan ere, Keiak Harreguyrekin grabatu du bigarren diskoa. "Guretzat ohorea da talde mitiko honen hasierako kantari izatea. Badakigu jende asko joango dela kontzertura haiek entzutera, baina gure musika iristen bazaie, pozik geratuko gara", kontatu dio GOIENAri Keiako abeslari Ane
Arrutik.
Hain zuzen ere, Harreguyrekin grabatu duten Zamalanak bigarren diskoa aurkezteko emanaldia izango da biharkoa: "Gogotsu gaude kanta berriak zuzenean jotzeko gaztelekuan; lehen aldia
izango da".