Etxebizitza batek su hartu du Oñatin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urtarrilaren 8a

Suhiltzaileak Oñatiko Euskadi Etorbidean.

Etxebizitza batek su hartu du gaur eguerdian Oñatiko Euskadi Etorbidean. Hara gerturatu dira udaltzainak, eta, jakinarazi dutenez, suhiltzaileak gerturatu direnerako bizilagun guztiak ataritik aterata zituzten; printzipioz, beraz, ez dago zauritutakorik. Ke asko dago han, baina Udaltzainagoak jakinarazi du kontrolpean dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak