Fantasiaren munduan murgildu da Oñatiko Musika Banda

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 6a, 16:34

Oñatiko Musika Bandak Dastatu ametsak kontzertua egin du gaur, urtarrilak 6, Oñatiko Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan. Aitor Biain-Bidarte izan da zuzendaria, eta Zentzuekin gozatzeko denboraldiko bigarren emanaldia da; datorrena, otsailaren 16an izango da.

Fantasiaren munduan murgildu da gaur Oñatiko Musika Banda, kontzertua egin baitu. Aitor Biain-Bidarte zuzendariaren hitzetan, kanten bitartez, helburu izan dute "ametsen munduan zehar bidaiatzea hainbat pelikuletan barrena: Brave izeneko neskaren Irlandako doinuetatik, Kolonbiako doinuetara Mirabel izeneko neska urduritik jarraituz, edota Avatar bezalako pelikuletako melodiak eskainiz. Pixar munduko pelikulak dira asko, eta denetan, protagonistek, amets bat dute. Ametsen mundu horri jarri dio melodia bandak".

Horretarako, zazpi obra eskaini dituzte: Disney Fantasy, Highlights from Brave, Titanic, Selections from UP, Encanto, Avatar eta Pirates of the Caribbean Medley –bideoan ikus-entzun daitekeena–. Guztira, ordubete inguruko kontzertua izan da.

Emanaldi honetan, gainera, Oñatiko Musika Bandaren lehen kontzertua izan du Gillen Biain klarinete-joleak; txalo zaparrada jaso du kontzertuaren hasieran.


Gillen Biain musikaria, zutik, kontzertuaren hasieran. Irudia: Goiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak