Astelehenean, urtarrilak 6, denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du Oñatiko musika bandak. 'Dastatu ametsak' du izena eta ametsetan bidaiatzeko gonbidapena luzatuko diete musikariek entzuleei. Filma ezagunen musika bandak joaz egin gura du hori. Esaterako, Brave edo Avatar pelikuletako melodiak joko dituzte.
Kontzertua Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan izango da, 13:00etan. Kontzertuan, Gillen Biain klarinetista estreinatuko da bandako kide bezala. Horren aurretik, baina, herriko kaleetan zehar kalejiran ibiliko dira bandako musikariak, 11:00etan hasita.