Gizon batek bost pertsona zauritu ditu goizaldean, labana bat erabiliz. Ertzaintzak adierazi duenez, 06:25 aldera gertatu da erasoa, taberna baten kanpoaldean. Lekukoek azaldutakoaren arabera, bi pertsonen arteko eztabaida baten ostean borroka bat hasi da. Bietako baten lagunak bestea banandu eta laguntzen saiatu diren unean, honek labana batekin eraso egin die. Hasiera batean zaurituak lau zirela uste zen arren, azkenean, hauetako bost zauritu dituela jakinarazi du Ertzaintzak, ohar baten bidez.
Ertzaintzaren arabera, biktimek lortu dute 32 urteko erasotzailea desarmatzea, baina honek ihes egin du. Azkenean, ertzain patruila batek aurkitu eta atxilotu egin dute. Ertzain-etxera eraman dute akusatua, "beharrezko polizia-eginbideak egiteko". Prozesu horrekin amaitutakoan, "epailearen esku utziko dute".
Zauritutako pertsonak, lau gizonezko eta emakumezko bat, Debagoieneko Ospitalera eraman behar izan dituzte "hainbat zauri baitzituzten". Horietako bati ebakuntza egin diote.