Herri lasterketa izan ohi da Oñatiko San Silbestrea, eta giro hori ikusi da aurtengoan ere. Lagunekin zein senideekin egin dute gehienek korrika, kuadrillan, taldearen martxan; baita Gabonetako txanoekin eta aurten atera dituzten kamiseta grisekin ere.
Herri barruko ibilbidea izan du aurtengoak ere, ohikoa, zazpi kilometrokoa. Antzuolako Ibai eta Ekain Larrea –goizean Aimar anaiarekin batera egin du Bergarako San Silbestre trail lasterketa eta podiumera igo da han ere– anaiak izan dira bukatzen lehenak, eta elkarrekin pasa dute helmugako zinta; hirugarrena Eric Martin oñatiarra izan da. Emakumezkoetan, berriz, Miren Josune Bikuña eta Alaitz Atxa oñatiarrak izan dira lehen biak eta Arrasateko Ane Zabala hirugarrena.
Antxintxiketan kirol elkarteak antolatu du aurtengo San Silbestrea ere –24 ixa 25 gaurkoa–. 16:30ean hasi da helduen lasterketa eta ordu erdi lehenago egin dute hamalau urtez azpikoek. Prestatuta zituzten dortsal guztiak banatu dituzte lasterketa horretan.