Albok taldeak irabazi du Oñatiko kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abenduaren 31

Finala jokatu duten Albok eta Hangover taldeko kideak.

Hangover taldearen kontratu jokatu dute finala gaur eguerdian Zubikoan, eta 56-49 nagusitu dira Albok taldekoak. Gainerakoan, Hodei Loitiri eman diote kanpo erdiko jokalari onenaren saria eta Euken Nurlanek jaso du hirokoen saria.

Atzo goizean eman zioten hasiera txapelketari Zubikoa kiroldegiko kantxan. 24 taldek hartu dute parte eta ligaxkako partidak jokatu ostean Albok eta Hangover taldeak sailkatu dira finalerako.

Albok taldea.

Norgehiagoka 56-49 amaitu da Albok taldekoen alde, beraz txapelketako irabazleak dira aurten. Hangover taldeko lagunek, berriz, azpi-txapeldun egin dute.

Gainerakoan, Hodei Loitiri eman diote kanpo erdiko jokalari onenaren saria eta Euken Nurlanek jaso du hirokoen saria.

Hodei Loiti.

 

Euken Nurlan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak