Zubillagako saihesbidea bi noranzkoetan itxita egon da goizeko lehen orduetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abenduaren 31

Izotz-plaka bat. (Artxibo irudia)

Gaur goizean gutxienez bi istripu izan dira GI-2630 errepidean, eta Ertzaintzak jakinarazi du izotz-plakak daudelako itxi dutela zirkulazioa bi noranzkoetan goizeko lehen orduetan. Gatza bota bitartean egon da itxita.

Iragarri moduan izotza egin du gaur gauean, eta horrek izotz-plakak sortzea ekarri du.

Oñatiko udaltzaingotik jakinarazi dute goizean gutxienez bi istripu izan direla Zubillagako saihesbidean, zubiaren parean. "Hainbat faktore daude. Izotza egin du eta kanpotik jende pila dator Arantzazutik mendira igotzeko asmoarekin. Gero dago abiadura...".

Kontuz gidatzeko gomendioa egin dute. Azkoagain parean beste izotz-plaka handi bat egin dela ere esan dute. "Kontuz gidatzea komeni da, batez ere leku laiotzetan eta aldapatsuetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak