Iragarri moduan izotza egin du gaur gauean, eta horrek izotz-plakak sortzea ekarri du.
Oñatiko udaltzaingotik jakinarazi dute goizean gutxienez bi istripu izan direla Zubillagako saihesbidean, zubiaren parean. "Hainbat faktore daude. Izotza egin du eta kanpotik jende pila dator Arantzazutik mendira igotzeko asmoarekin. Gero dago abiadura...".
Kontuz gidatzeko gomendioa egin dute. Azkoagain parean beste izotz-plaka handi bat egin dela ere esan dute. "Kontuz gidatzea komeni da, batez ere leku laiotzetan eta aldapatsuetan".