Duela urtebete ere egin zuten, eta aurten berriz eskainiko dute txokolate beroa Aizkorriko puntan bukatzear dagoen urtea agurtzeko eta berriari ongietorria egiteko. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean banatuko dute txokolate beroa han, goizetik 14:00ak ingurura arte. Borondatea eskatuko dute trukean eta jasotako dirua Zaporeak elkartearendako izango da.
Dagoeneko goian dituzte osagai guztiak eta beharrezko materiala. Abenduaren 26an eta 29an eraman ditu lagun talde batek, motxiletan, Oltzatik: 200 litro esne, 40 kilo txokolate, butano-bonbonak, sua, edalontziak eta lapikoak.
(Argazkiak: Aizkorri Bizirik)