Gauean etxez etxe opariak banatzen ibili aurretik, Olentzerok eta Mari Domingik Oñatiko haurrekin egoteko tartetxo bat hartu dute gaur eguerdian. Batzuk lotsatuta, beste batzuk beldurtuta, ilusioz beteta gerturatu zaizkie neska-mutikoak, hainbatek eskatutakoen gutuna ere eman dietelarik. Eta bien bitartean, Jose de Azpiazu Musika Eskolakoek eta Oñati Abesbatzakoek emanaldia eskaini dute udaletxeko arkupeetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.