Kirolgala sarietan Gipuzkoako punta-puntako kirolariak saritu zituzten. Besteak beste, ur bizietan kayak modalitatean lehiatzen den Maialen Chorrautek jaso zuen Disdira saria, eta Iñigo Llopis eta Irati Lacunza igerialiek, berriz, Gipuzkoa Kirolak 2024 Saria.
Hitzorduan aprobetxatu zuten orain arte Olinpiar Jokoetan nahiz Paralinpiar Jokoetan urrea irabazi duten kirolari gipuzkoarrei, eta aurten parte hartu dutenak ere izan zituzten gogoan.
Hala, Aloña Mendi ez zen izan omenaldia jaso zuen talde bakarra. Eibarko Klub Deportiboak ere aitortza jaso zuen, mendeurrenagatik.