Gotzon Telleria presoaren egoera salatu dute eguerdian Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abenduaren 21a

Manifestazioa Bidaurreta parean behera.

Sarek deituta, manifestazioa egin dute eguerdian Oñatin Gotzon Telleria presoaren egoera salatzeko. ELA gaixotasuna du Telleriak.

Eguerdian, 12:00etan, plazatik abiatuta, Olakuako urmaeleraino joan dira Gotzon Telleria presoaren egoera salatzeko Sarek antolatutako ibilaldian; han buelta hartu eta Euskadiko Etorbidetik sartu eta Patrue kale zeharkatu dute Kalegoienako parkean bukatzeko. Telleriaren hiru senidek eta Sareko kide batek eraman dute 'Behin Betiko' irakur zitekeen pankarta, Sarek martxan duen dinamikaren mezua. Gotzon Telleriak ELA gaixotasuna du eta kartzelatik askatzeko eskaera egin dute ekitaldi honetan, egoera salatzearekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak