Domeka eguerdian izango da aurtengo Hator Hator kontzertua

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abe. 21a, 09:08

Mirengu Plazaola, Aitor Biain eta Manu Egaña domeka eguerdiko kontzertua iragartzeko prentsa agerraldian.

Herriko abesbatzek, musika bandak eta banda gazteak hartuko dute parte Hator Hator kontzertuan. Zubikoako frontoian izango da, domeka eguerdian, eta batutako dirua parrokiako misio taldeak Afrikan eraiki gura duen emakumeen eskolarako izango da.

Domekan, 12:3oean, egingo dute aurtengo Gabonetako Hator Hator kontzertua, kiroldegiko pilotalekuan. Aurten ere herriko abesbatza ezberdinak eta musika bandak hartuko dute parte: Ganbara abesbatza, Hots abesbatza, Oñati abesbatza, musika banda eta musika banda gaztea. Talde bakoitzak bi pieza joko ditu eta beste batzuk elkarrekin joko dituzte. Bukaeran, ohiko Gabon kantak eskainiko dituzte denek elkarrekin: Adeste Fideles eta Hator Hator.

Aurtengoa ere elkartasun-kontzertua izango da. Doan izango da baina borondatea eskatuko diete entzuleei eta diru hori San Migel parrokiako misio taldeak Ginea Konakryko Dhagguel herrian eraiki gura duten Emakumeen Eskolarako izango da. Josten ikasteko eskola gura dute egin han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak