Kilometroak, Ibilaldia, Nafarroa Oinez edo EHIGEk antolatzen duen Eskola Publikoaren jaiari bideratutakoez gain, Badihardugu, Behatokia, Euskal Herrian Euskaraz, Kontseilua eta Lanbide Heziketan euskarazko materiala sortzen duen Laneki elkarteari diru laguntza zuzena ematea onartu zuen atzo udalbatzak, aho batez.
Emakumeen Etxeko teknikari baten aldi baterako programa ere onartu zuen, urte beterako, eta baita Oñatik 2024ko urtarrilaren 1ean zuen biztanle kopurua: 11.537 , 2023ko urtarrilaren 1ean baino 30 pertsona gutxiago.
Presako gaien puntuan, Udalaren eta Gizabidearen arteko hitzarmenarekin jarraitzea ere onartu zuten, 20.000 euroko diru laguntzarekin.