Txokolateixiak bi sari jaso ditu Gabonetako erakusleiho lehiaketan

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abe. 19a, 14:16

Txokolateixia, Barue eta Andrea Azkoaga saltokiak saritu ditu Gabonetako erakusleiho lehiaketako epaimahaiak, konposizioa, argiztapena, kolorea eta originaltasuna baloratuz. Herritarren saria Kimu-Urtxinendako izan da eta haurrena ere Txokolateixiandako.

Txokolateixia –500 euro–, Barue Interiorismoa –300 euro– eta Andrea Azkoaga Interiorista –200 euro– saltokiak saritu ditu Oñatiko Gabonetako erakusleiho lehiaketako epaimahaiak, konposizioa, argiztapena, kolorea eta originaltasuna baloratuz.

Herritarren saria erabakitzeko zozketan, berriz, 839 herritarrek hartu dute parte eta Kimu-Urtxin lora dendak lortu ditu boto gehien; %24a. Horrela, 500 euroko saria jasoko du saltokiak. Haurren saria, berriz, Txokolateixiak eskuratu du; Oñatiko hemezortzi haurrek hartu dute parte eta sei bozka jaso ditu komertzio horrek, 300 euroko saria egokituz. Bestalde, bi sari horien parte-hartzaileen artean, herritarrenean zein haurrenean, 100 euroko balioa duen bonu bana zozketatu ditu Udalak. Herritarren sariaren zozketan Maitane Sanchez Aldak eskuratu du saria eta haurren sariaren zozketan Danel Amenabarrok.

Guztira herriko 23 komertziok hartu dute parte aurtengo Gabonetako erakusleiho lehiaketan eta Udalak eskerrak eman gura dizkie denei "erakusleihoak apaintzeko egin duten lanagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak