Goya sarietarako bost izendapen jaso ditu 'Marco' filmak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abenduaren 18a

'Marco' filmeko une bat.

Otsailaren 8an banatuko dituzte sariak Granadan, eta zuzendari onenaren zein jatorrizko gidoiaren sariak jaso ditzake Aitor Arregi oñatiarrak, Jon Garañorekin batera.

Goya sarietarako bost izendapen jaso ditu Marco filmak, Espainiako Zinema Akademiak jakinarazi duenez: zuzendaritza onenarena, gizonezko aktore protagonistarena, jatorrizko gidoiarena, ile apainketa eta makillajearena, eta efektu bereziena. Hain zuzen ere, Aitor Arregi zuzendari oñatiarrak ondutako lana da, Jon Garañorekin batera –Moriarti ekoiztetxeko kide dira Jose Mari Goenagarekin batera–, eta, horrenbestez, biek elkarrekin jaso dezakete zuzendaritza onenaren saria; gizonezko aktore protagonistarena, berriz, Eduard Fernandezek.

Horrez gain, hamahiru izendapen jaso ditu Arantxa Echevarriak zuzendutako La infiltrada lanak eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua film laburra ere izendatuen artean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak