Hogei urteko errepasoa, belaunaldiak batuta

Julen Murua Mesonero 2024ko abe. 13a, 11:59

Ganbara Txiki taldekoak, artxiboko argazki batean.

Ganbara Kantu Eskolako parte izan diren belaunaldi askotariko kideak elkartuko dira Santa Ana antzokian egingo duten gala-kontzertuan; kantuan egingo dute, nola ez, baina hogei urteko ibilbidearen errepasoa egiteko tartea ere hartuko dute.

Bi hamarkada igaro dira Ganbara Kantu Eskola sortu zenetik, eta hainbat izan dira, urte horietan guztietan, kantuan egiten ikasteko Ganbaran izena eman duten neska-mutikoak. Bada, hogei urtean egindako ibilbidea ekarriko dute gogora bihar, 19:00etan hasita, Santa Ana antzokian egingo duten gala-kontzertu batekin. Izan ere, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo emandako kontzertuez gain, antzoki handietan taularatu dituzten musikalak eta bi diskoren grabaketak ere egin dituzte, eta, proiektu horiei guztiei balioa emateko eta koruak egin duen ibilbidearen errepasoa egiteko tartea ere izango dute gala-kontzertuan. Sarrerak salgai daude, 5 eurotan, oñati.eus webgunean eta Txokolateixan.

Kide ohiak ere gonbidatuta

Koruak egin duen hogei urteko ibilbidean Ganbara Kantu Eskolaren parte izan diren baina dagoeneko ez diren kideak ere gonbidatu dituzte ospakizun ekitaldira. Hori kontuan hartuta, gaur egungo kideek kide ohiekin batera bi entsegu egin dituzte; izan ere, hainbat belaunaldi elkartuko dira Santa Anako ekitaldian, eta duela bi hamarkada euren Ganbarako ibilbidea hasi zutenek koruan hasi berri diren gaztetxoenekin partekatuko dute Santa Ana antzokiko oholtza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak