Gabonen atarian Elkar Hezik egin ohi duen elkartasun azoka egingo da aurten ere. Zapatuan izango da, 10:00etatik 14:00etara bitartean, plazan. Gobernuz kanpoko hamar erakundek jarriko dituzte euren postuak azokan: 7 udaberri, Erei, , Bidezko Merkataritza, Hotz, Sahara, Misio Taldea, Gurutze Gorriakoak, TEA eta Bilboko Senegal. Horrez gain, gozogintza, bigarren eskuko salmenten postuak, tailerrak, jolasak
eta txirikordak egiteko txokoa ere izango da.
Urteko elkartasunari amaiera emango dio zapatuko azokak. Urte guztian zehar, baina, egin dituzte elkartasun ekimen bat baino gehiago ikastetxean: "Urtero, ikastetxeak bat egin du agenda 2030eko aldarrikapenekin (klima aldaketa, basoen desagerpenarekin), baita beste gaien lanketekin ere: migrazio fluxuak, giza eskubideen urraketa, genero indarkeria, pobrezia energetikoa... besteak beste, pasa den urrian, Top manta Barcelonako kide den Lamine Bathily eta Erei Elkartearen eskutik, Bartzelonako mantero kolektiboaren errealitatea ezagutu zuten Elkar Heziko ikasleek. Bathily-k migrazioa eta arrazakeriaren inguruko bere bizipenak partekatu zituen. Valentziarako ere egin zuten material bilketa eta Hotz Oñatik antolatutako elikagai bilketan parte hartu zuten parte.