'Maspalomas' lana filmatzeari ekin dio Moriarti ekoiztetxeak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 9a, 11:38

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariak 'Maspalomas' filmaren grabaketan. Irudia: Moriarti.

Fikziozko pelikula bat da, eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi oñatiarra dira zuzendariak.

Jose Mari Goenagak idatzi du Maspalomas filmaren gidoia, eta Vicenteren istorioa kontatzen du: adineko pertsona bat da, homosexuala, baina zaharren egoitzan sartzerakoan "armairura itzultzeko" erabakia hartzen du. "Konfinamendu psikologikoei –eta fisikoei– hausnartu nahi duen filma da Maspalomas, ezabatutako identitateei buruz".

Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Egileor eta Kepa Errasti aktoreek gorpuztuko dituzte pertsonaiak, eta Euskal Herriaren eta Kanariar Uharteen artean dihardute grabatzen. Irusoin ekoiztetxearekin batera eginiko lan bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak