'Askatasun doinua' ipuinaren aurkezpena eta tailerra egingo dute abenduaren 12an, eguena, haurren liburutegian. Egileetako bat egongo da han, Mitxel Elortza, eta kulturartekotasunari eta elkartasunari balioa ematea helburu duen ipuinaren kontaketa eta tailerra gidatuko ditu. LH-1etik gorako umeendako da eta aurrez eman behar da izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.