Oñatiko Ikusi Makusi erretiratuen taldeak Zenbat urte dako amamak? antzezlana eskaini du egubakoitzean eta zapatuan Santa Ana aretoan. Asun Arzuagak zuzendu eta idatzitako obra izan da, eta ikusleek umorezko emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten ordu eta erdian.
Emanaldiaren amaieran, Arzuaga bera igo zen oholtzara eta adinari buruzko hausnarketa egin zuten. Antzezlanaren ostean, uste baino atera direla adierazi zuen Arzuagak: "Artistak oso natural egon dira, ikusleek ere barre egin dute eta hori da, azkenean, gure helburua. Beti dago zerbait hobetu daitekeena, baina gure mailan ondo geratu da".
Aurreratu dutenez, abenduan Santa Anako mojen aurrean estreinatuko dute emanaldia, eta 2025aren hasieran ere Eskoriatzan izango dira.