Frakak, kirol-jertseak eta txamarrak eta oinetakoak. Horiek guztiak batu dituzte gaur Foruen Plazan, Aloña mendiren 75. urteurreneko azken ekintza izan den kirol-arropa bilketari esker. Kirol elkartetik esan dutenez oñatiarrek egindako deiari eta hala, jasotako guztia behar bezala sailkatu ostean, hiruzpalau auto bete dituzte kaxekin. Bildutako arropak Larrañako egoitzan dauden errefuxiatuei laguntzeko izango dira eta zentzu horretan, Aloña Menditik esan dute Larrañako arduradunak eta egoiliarrak ere pozik agertu direla ekimenak izandako erantzunarekin.
Hotz Oñati
Ez da izan, baina, goizeko elkartasun-ekintza bakarra. Izan ere, Aloña Mendik merchandising solidarioa ere atera zuen bere momentuan urteurrenaren harira, eta horren bidez bildutako 1.650 euroak eman dizkiete Hotz Oñatikoei.