170.000 ikusle baino gehiagok ikusi dute 'Marco'

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko azaroaren 29a

'Marco' filmeko une bat.

Hilaren 8an estreinatu zen filma zinema-aretoetan, eta Jon Garaño eta Aitor Arregi oñatiarrak ekoiztutako lana da.

170.000 ikusle baino gehiagok ikusi dute Marco filma zinema-aretoetan; tartean, debagoiendarrek, hainbat emanaldi egin baitzituzten Oñatin. Orain, Arrasaten ikusteko aukera izango da eta domekan, gainera, hilaren 1ean, Aitor Arregi zuzendariak solasaldia egingo du Amaia Udal Antzokian, filmaren proiekzioaren ondoren.

Lana estreinatu berri dagoen arren, sari batzuk ere irabazi ditu: esate baterako, Toledoko CIBRA jaialdian jatorrizko gidoi onenaren saria, eta protagonista gorpuzten duen Eduard Fernandezek, berriz, gizonezko aktore onenarena; horrez gainera, Forque eta Feroz sarietarako izendapena ere jaso du Fernandezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak