Euskaraldia dinamizatzeko lanposturako deialdia egin dute

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko aza. 27a, 12:43

'Belarriprest' eta 'ahobizi' dantzan kontzejupean.

Urtarriletik ekainera, egunean lau orduko jarduna izango da. Abenduaren 8a aurretik bidali behar dira CVak.

Euskaraldiko herri batzordeak izena eman du Euskaraldian parte hartzeko eta Udalak eta Topaguneak lankidetza-hitzarmena egingo dute dinamizatzaile bat kontratatzeko. Aste honetan atera da deialdia eta abenduaren 8ra bitartean bidali beharko dituzte curriculum-ak interesatuek Lansarean webguneko atariaren bitartez edo jon@topagunea.eus helbidera.

Urtarriletik ekainera, bost hilabeteko kontratua egingo zaio hautatuari, egunean lau orduko jardunean. Herritarrei eta herriko eragileei Euskaraldia aurkeztea, entitateekin lanketa planifikatzea, belarriprest eta ahobizi dinamikak aktibatzea, ekimenak garatzea eta antolatzen diren ekintzak koordinatzea izango dira egin beharretako lan batzuk. Era berean, eskatuko zaio, besteak beste, euskara maila egokia izatea, Oñati eta inguruak ezagutzea, kudeatzeko gaitasuna izatea, lanerako autonomia handia erakustea eta euskaltzalea izatea eta euskalgintza ezagutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak