Herriko eragile feministek antolatuta –sare feminista, Ikama, Bargastak eta Oñatiko pentsionistak– hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko indarkeria matxisten salatzeko:
- 11etan, ikasleen kontzentrazioa izango da plazan
- 11:30ean, ikasleentzat tailerra gaztetxean
- 12:00etan, kontzentrazioa patotan pentsionistak deituta
- 19:00etan, manifestazioa, plazan hasita
Horrez gain, azaroaren 27an zinea eta tertulia antolatu dute Oñatiko pentsiodunek, Eltzian, 17:00etan: El agente Topo. Horrez gain, Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko kanpusen erakusketa bat egongo da abenduaren 2tik 5era Mugarik Gabeko Ekonomilariak elkargoko emakumeak antolatuta.
Mobilizazioetan parte hartzeko deia Udalak
Oñatiko Udalak "indarkeria matxistaren agerpide oro, baina batez ere ikustea gehiago kostatzen zaigun horien aurka" antolatzeko deia egin du eta antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu. Indarkeria matxisten aurrean, antolatu, aurre egin, eragin izan da aurten Udalak aukeratu duen leloa.