Marijo Etxegoien oñatiarra, Gipuzko Buru Batzarreko burukide berria

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko aza. 22a, 09:32

Marijo Etxegoien Arzuaga oñatiarra. (Argazkia: EAJ).

Atzo aukeratu zituen Gipuzko Buru Batzarreko burukide berriak EAJko Gipuzkoako Herrialde Batzarrak. Lurralde Zuzendaritzako buru izango da Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarra. Presidenteaz gain, Uri Batzarretako ordezkariek hamalau burukide aukeratu dituzte eta horien artean da Marijo Etxegoien oñatiarra.

Gipuzko Buru Batzarretik adierazi dutenez, "eskarmentua duten" gizon eta emakumeek osatzen dute GBB, eta hamabost kide horietatik gehiengoak dira emakumeak, "denak euskaldunak eta Gipuzkoako bailara guztietako ordezkariak daude". Azaldu dutenez, eraberritzean hamabost kideetatik zortzi dira kide berriak.

Esan bezala, Maria Eugenia Arrizabalaga izango da Lurralde zuzendaritzako buru eta burukideak hurrengoak izango dira: Itxaso Agirre, Jon Ander Azpiroz, Saioa Bandres, Juan Ramon Baztarrika, Ane Beitia, Edurne Egaña, Idoia Elorza, Mari Jose Etxegoien, Imanol Goenaga, Xabier Insausti, Imanol Lasa, Gorka Ocio, Jon Olano eta Olatz Peon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak