Zuhaitza oztopatzen dagoen abisua 17:30ak aldera jaso dutela azaldu dute Trafiko Zuzendaritzatik. Zehazki GI-2630 errepidean, Legazpi eta Oñati artean izan da, mendatea jaisten hasi bezain pronto.

Ertzaintza bertaratu da, eta errepidea ixteaz batera, trafikoa bideratzen ari da, ibilgailuei buelta eman araziz, eta Deskargatik bideratuz. Zuhaitza kendu bitartean errepidea itxita egongo dela jakinarazi dute Trafiko Zuzendaritzatik.