Santa Zezilia eguna ospatzeko, kalejira egingo dute lehendabizi musika eskolako ikasle eta irakasleek. Arratsaldean izango da, 17:00etan, Etxaluzetik berdura plazara bitartean. 17:30ean, kontzertuak egingo dituzte berdura plazan eta ospakizuna amaitzeko, txokolate beroa banatuko dute emanaldiak bukatutakoan.