Autobusa egongo da Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finalera joateko

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko aza. 19a, 11:37

Maider Arregi txapelketako saio batean kantuan (Argazkia: Bertsozale Elkartea).

Abenduaren 14an egingo da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostian eta hara joateko autobusa antolatu du Oñatiko Txinparta bertso eskolak. Txartelak dagoeneko salgai daude.

Donostiako Ilunben egingo da abenduaren 14an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, 17:00etan. Oñatiko Txinparta bertso eskolak antolatuta, autobusa egongo da Oñatitik hara joateko; 14:30 irtengo da postetxe pareko geltokitik eta saioa bukatu ahalaz bat izango da buelta. Txartelak salgai daude Txokolateixan, hamar eurotan.

Txapelketa final aurreko saioetara iritsita dago. Joan den domekan, hilak 17, jokatu zen finalaurrekoetako lehen saioa Oiartzunen; Beñat Gaztelumendi zuzenean sailkatu zen finalerako. Bigarrena datorren domekan, azaroak 24, izango da Zarautzen eta hirugarren eta azken finalaurrekoa abenduaren 1ean jokatuko dute Arrasaten, Uarkape frontoian. Hango saioan lehiatuko da Maider Arregi Markuleta oñatiarra. Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi' eta Oihana Iguaran Barandiaran izango dira beste bost bertsolariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak