Mendi Hamabostaldia ari da ospatzen Aloña Mendiko mendi saila, eta astean bi ikus-entzunezko proiektatuko dituzte zinema-aretoan. Gainera, abentura hori bizi izan duten alpinistak, gidariak eta parapentelariak etorriko dira emanaldien ostean herritarrekin berba egiteko.
Martitzenean, hilak 19, Baltoro. Oinez & Hegan dokumentala emango dute, eta Mattin Iñiguez eta Jose Ramon Agirre Marron zinema-aretoan izango dira. Bigarren ikus-entzunezkoa egubakoitzean emango dute, 22an: Colorado. Erreka horren jaitsiera kayakean nola egin zuen azalduko du Suam del Cerro Goñi Iruñeko rafting-gidariak, proiekzioaren ostean. Biak izango dira 19:00etan.
Bide batez, hilaren 22ra arte egongo da zabalik euskal mendizaletasunaren historia biltzen duen Mendian gora erakusketa, kultura etxean. Mendi sailak Aloña Mendiren 75. urteurrenaren barruan sartu gura izan du aurtengo hamabostaldia.