OñatikoUdaleko Ongizate Zerbitzuak, DBH-1 eta DBH-2 mailetako ikasleen gurasoendako alfabetatze digitalaren gaineko formakuntza saioak antolatu ditu Agipad elkartearekin batera. Landuko da gurasoek seme-alabei nola lagundu, haiek pixkanaka emantzipazio digitala eskuratu arte.
Saioak abenduaren 4an eta 11n eta urtarrilaren 8an eta 15ean izango dira, Euskaldun Berria gelan, 18:00etatik 20:00etara. Agipad elkarteko prebentzio zerbitzuko arduradun Pakita Mateosek gidatuko ditu. Joateko, izena eman behar da aurrez, azaroaren 29a aurretik. Horretarako bideak dira: 943 03 77 00 edo ongizatea@onati.eus.