Txanda elkarteak 500 euroko lau sari emango ditu azaroaren 20ra bitartean erosketak herrian egiten dituztenen artean: 2.000 euro guztira. Sariak 50 euroko erosketa-txarteletan emango dituzte eta herriko lau komertziotan, gutxienez, erabili behar- ko ditu irabazle izan den bezeroak. Hori, baina, egun bakarrean egin beharko du; hau da, egun bakar batean gastatu beharko ditu zozketa bidez irabazitako 500 euroak.
Zozketan parte hartzeko, erosketen txartelak Txandak dendetan jarri dituen kutxetan sartu beharko dituzte bezeroek, euren izen-abizenak eta telefono-zenbakia jarrita. Parte hartzeko azken eguna azaroaren 20a izango da eta zozketa hurrengo egunean egingo dute. Horrela, hilaren 21ean, irabazleek dei bat jasoko dute Txanda elkartetik, sarituak izan direla jakinarazteko. Sari banaketa eta irabazi- tako dirua gastatzeko eguna azaroaren 23a izango da, 09:30ean, plazan. Herriko dendetan egin beharreko erosketa horiek Algaraz ikuskizun elkarteko lagunekin egingo dituzte irabazleek.