Zaharberritu egingo dute trenaren lurrun-lokomotora

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko aza. 14a, 14:04

Trenaren lokomotora, Oñatin.

Gidariaren kabina, tximinia eta ur-biltegiaren barrena konponduko dituzte lehen fasean; bigarrenean, margotu.

Postetxe ondoan dagoen trenaren lurrun-lokomotoran zaharberritze-lanak egingo ditu Udalak, hondatzen ari dela ikusita. Bi fasetan egitea aurreikusten du: lehenengoan, apurtutako txapak konpondu edo ordezkatu egingo dituzte; eta bigarrenean, margotzea aurreikusten dute, jatorrian zituen kolore beltza eta gorria mantenduta.

Datorren astean gura dituzte lanak hasi, eta, lehen fasekoen barruan, lokomotoraren egitura metalikoan egingo dira. Hain zuen ere, gidariaren kabinaren zatiak, ikaztegikoak, ur-biltegiak eta ke-kaxaren zatiak. Tximinia konpondu egingo dute eta ur-biltegiaren barrena, hodiak eta kabinaren zorua berregin egingo dituzte. Era berean, zur matxinbratuzko estalki berria egingo diote eta gidatzeko kabina muntatuko. Herreria Mitxel enpresak egingo ditu lanak, 18.000 eurotan. Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendari Juanjo Olaizolarengana jo du Udalak lanak egiteko. Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko zatia babes bereziko kultura ondare izendatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak