Adinekoen erorikoak saihesteko tailerra egingo dute abenduaren hasieran Oñatin. Bi egunetakoa izango da eta ordu teorikoak zein praktikoak izango dituzte. Esaterako, telelaguntzaren inguruko informazioa emango dute, ortopedia produktuen artean dagoen eskaintze erakutsi eta erorikoa izanez gero lurretik nola jaiki ere erakutsiko dute.
Tailerra abenduaren 2an eta 3an izango da, zinema-aretoan, 16:00etatik 18:00etara. Plazak mugatuak dira eta aurretik eman behar da izena joatea gura izanez gero: osasun zentroan, 08:00etatik 17:00etara.