Egungo egoera geopolitikoari buruz arituko da Adrian Zelaia eguaztenean Oñatin

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko aza. 15a, 09:30

Adrian Zelaia.

Mundua gerran. Eta gu zertan? izenburupean egingo du hitzaldia EHUko Ekonomia Aplikatuko irakasle eta Ekai Center ikasketa-zentroko presidenteak.

Hitzaldian gaur egungo egoera geopolitikoa aztertuko du Zelaiak, kontuan hartuta Europan eta Ekialde Hurbilean 'gerra handi' baterantz egindako eskaladaren bizkortzea eta Donald Trump AEBetako presidente berriaren hautaketaren eragina.

"Bereziki azpimarratuko dugu Euskal Herriaren posizionamendua, gure despiste estrategikoa munduan gertatzen ari denari dagokionez, eta gure lurraldean zer gertatzen ari den eta zer gerta daitekeen, nazioarteko testuinguru berrira egokitzen joango garen heinean", aurreratu du.

Goienagusik antolatutako hitzaldia da. Santa Ana aretoan izango da 10:00etan. Informazio gehiago hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak