Usandizagaren 'Erreka' gazta urdinak eskuratu du Esneki sari nagusia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 11a, 11:06

Irati Usandizaga oñatiarra, txapela jantzita, sari banaketan. Irudia: Hazi.

Lekarozko Kortariko Bordan ekoiztu dute gazta, eta "lan handia" eskatzen duela azaldu du oñatiarrak. Gomiztegi kooperatibaren Arantzazu gaztak ere sari bat eskuratu du.

Irati Usandizaga oñatiarraren Erreka gazta urdinak eskuratu du Esnekiren Euskal Herriko gazta onenaren saria, eta ezustekoan jaso du berria, Ataria-k jaso duenez: "Sorpresa handia izan da. Egiten dugun lanari aitortza da, eta zerbait ondo egiten ari garen seinale izango da". Haren hitzetan, gazta urdina ekoiztea "bereziki zaila" da: "Nahiz eta lan bera egin, urdina guretzat erronka handi bat da. Lan handia eskatzen du: etengabe ikastea eta gauza berriak probatzea". Hain zuzen ere, Lekarozko (Nafarroa) Kortariko Bordan ekoiztutakoa da gazta, Julen Arburuarekin eta haren senideekin batera.

Euskal Herrian ekoiztutako Gazta eta Esnekien Txapelketak hirugarren aldia izan du aurten, eta Tolosako Beotibar pilotalekuan ospatu zen atzo. 101 gazta eta jogurt aurkeztu zituzten guztira, eta aurtengoan estreinakoz esnea ere saritu dute. Sari nagusiaz gain, sari bana banatu dute maila bakoitzean; ardi-gazta onduetan, esate baterako, Arantzazu gaztak eskuratu du saria, Gomiztegi kooperatibak ondutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak