Sarrera guztiak salduta, goraino bete zen Verdury Hall-a Anker eta Anestesia taldeek emandako kontzertua ikusteko. Anker legazpiarrak izan ziren lehenak jotzen, eta giroa ederki berotu zuten heavy metal estiloko kantuekin. Anestesia zarauztarrek berriz, lehertu egin zuten gaztelekua. 1993an sortutako talde mitikoak ikusleekin duen konexioa mantentzen duela frogatu zuen. Une bereziak bizi izan ziren kontzertuan zehar, adibidez, Anestesiako Mikel Kazalis gitarra-jolearen urtebetetze ospakizuna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.