Anestesia eta Anker taldeen kontzerturako sarrerak, agortuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko aza. 8a, 13:19

Anestesia taldea izango da Oñatiko gaztelekuaren agertokian bihar.zapatua. Argazkia: Bonberenea.

Zarauzko Anestesia eta Legazpiko Anker taldeen kontzertuak izango dira bihar, zapatua, Oñatiko gaztelekuan, 22:00etan hasita. Arrakasta handia izan du aurre-salmentak, eta sarrera guztiak agortu egin dira dagoeneko.

Azken heriotza abestia argitaratu du aurten Anestesia taldeak, egiten ari diren birari ere izena ematen diona. Mikel Kazalis gitarra-jolea da hastapenetatik jarraitzen duen kide bakarra, eta alboan ditu Ibon Esteibar abeslaria, Dani Aizpurua baxu-jolea eta Jon Albizu bateria-jolea. Oso bizirik eta indartsu ari da laukotea, egindako zuzenekoetan erakutsi izan duten moduan, eta hala egingo dute bihar ere Oñatiko gaztele- kuko agertokiaren gainean.

Brinkola auzoko Anker aurretik

2019an sortutako metal laukoteak zabalduko du kontzertua, thrasha, metal klasikoa, metalcorea, death melodikoa eta power metal doinuak eskainita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak