Valentziara bidaltzeko produktu bilketa jarri dute martxan Oñatin ere. Luar arropa dendan egingo dute, martitzenean –gaur–, eguaztenean eta eguenean. Denda zabalik dagoen orduetan egingo dute, goizetan zein arratsaldetan: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Urretxura eramango dute jasotako guztia, handik Valentziara eramateko.
Jaso gura dituzten produktua dira: garbitasun produktuak, maskarillak, eskularruak, gomazko botak, buzoak, aitzurrak, palak, erratz handiak, plastikozko poltsa handiak, linternak, uretako bonbak, animaliendako janaria, diabetesa dutenendako intsulina eta janaria, ume txikiek behar dituzten gauzak –pixoihalak, esnea, arropa...– eta higienerako produktuak –xaboiak, txanpuak, konpresak, hortzeko pasta eta eskuilak–.