Arantzazuko XI. Mikopoteoa Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazulab-ek eta Arantzazuko Parketxeak antolatu dute, eta laguntzaile izango ditu Oñatiko Udala eta Arantzazuko Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela, Goiko-Benta, Sindika eta Zelai-Zabal jatetxeak.
Aurtengo Mikopoteo jardunaldian Joxepo Teres Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologo aditua izango da Onddoak biodibertsitatearen giltzarri hitzaldia ematen. Onddoek ekosistemetan eta, oro har, biodibertsitatean duen garrantziari buruz hitz egingo du. Hala ere, onddoen ezaugarri eta funtzio nagusiak, kontserbazioa eta beste hainbat gai ere azaleratuko dira hitzaldian. Saioa euskaraz izango da.
Mikopintxo zirkuitua
Mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek estimatzen duten jardunaldia 17:30etanhasiko da, Gandiaga Topagunean. Hitzaldia 18:45ak bueltan amaituko da eta 19:00etan, Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da, Zelai-Zabaletik Iraipe Arantzazuko Santutegia Hotela arte, eta handik, Goiko-Benta eta Sindikara. Mikopintxo bakoitzak 1,5 euro balioko ditu, eta edaria ostatu bakoitzaren prezioen araberakoa izango da.
Doako autobus zerbitzua
Aurten doako autobus zerbitzua egongo da Oñatitik Arantzazuraino, eta alderantziz, ordubeteko maiztasunarekin