Euskal mendizaletasunaren historia biltzen duen erakusketa zabalduko dute bihar kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko aza. 4a, 15:54

'Mendian Gora' erakusketa Antzuolan egin zuteneko argazkia.

Argazkiz osatutako panel erraldoiak egongo dira erakusketan; baita mendiko hainbat elementu ere, izan sokak, motxilak, mapak edo granpoiak, adibidez. Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi hamabostaldia hasiko da erakusketa honekin.

Azaroan egingo du mendi hamabostaldia Aloña Mendiko mendi sailak eta bihar, martitzena, inauguratuko dute Mendian Gora izeneko erakusketa izango da egitarauko lehen hitzordua. Bi metroko altura duten 22 panel egongo dira erakusketan, euskal mendizaletasunaren historia kronologikoki erakutsiko dutenak. Mendiko oinetakoak, granpoiak, maketak eta bestelako elementuak ere jantziko dute erakusketa gela. Emmoa Fundazioaren erakusketa ibiltaria da eta azaroan Oñatiko kultura etxean ikusi ahal izango da, Aloña Mendiko mendi sailak ekarrita.

Azaroaren 5ean inauguratuko dute, 19:00etan, kultura etxeko erakusketa gelan eta hilaren 22ra arte egongo da zabalik, astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara.

Erakusketaz gain, baina, ikus-entzunezko beste hiru proposamen ere badakartza aurtengo mendi hamabostaldiak. Azaroaren 14an, esaterako, Mendi Film Festival-eko sei proiekzio botako dituzte zinema aretoan, 19:30ean. 

Hilaren 19an, Baltoro Oinez eta Egan dokumentala eskainiko dute. Bi generazio arteko ikuspuntuak agertuko dira hor eta eurek azalduko dute lana; Mattin Iñiguez eta Jose Ramon Agirre 'Marron', alpinistak eta parapentelariak, biak egongo dira Oñatin emanaldiaren ostean eurekin solasaldia egiteko.

Berdin Colorado errekaren jaitsiera kayak-etan nola egin zuten erakusten duen ikus-entzunezkoarekin ere. Suam del Cerro Goñi, Iruñeko rafting gida, mendizalea eta eskalatzailea, zinema aretoan egongo da edozein galdera erantzuteko prest. Hilaren 22an izango da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak