Eragiyok abesbatzak emango dio hasiera aurtengo Musikegunak zikloari

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urr. 29a, 08:29

Eragiyok abesbatza emanaldi batean (Argazkia: Eragiyok abesbatza)

Azaroko lau domeketen musika klasikoa oinarri duten kontzertuak egongo dira Oñatiko Santa Ana antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Azaroaren lehen domekarekin bat hasiko da aurtengo Musikegunak zikloa. Hilaren 3an egingo da lehen kontzertua eta hurrengo hiru domeketan beste bana, denak Santa Ana antzokian.

Eta aurtengo zikloari hasiera emango dion taldea, Eragiyok abesbatza da, 2018an sortutako ahots grabeen abesbatza. Euskal abesbatzen musika tradizioa zabaltzeko eta indartzeko ahaleginean oinarrituta dago bere musika sorkuntza, arreta berezia jarriz euskal musikagile nagusiek sortutako folkloreari eta eliza-musikari. Aldi berean, beste obra mota batzuk ere lantzen ditu, esaterako, errusiar folklorea eta errepertorio lirikoa –opera eta zarzuela–.

Hilaren 10ean, Bilboko Soinuak Haizean taldea etorriko da eta zazpi emozio landuko ditu musikaren bidez, atrezzo koloretsu batekin. Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak Argizaiola lana aurkeztuko du 17an eta hileko azken domekan, 24an, Pause lana erakustera etorriko da Xabier Zeberio. 

Sarrerak salgai daude

Kontzertu guztiak azaroko domeketan izango dira, Santa Ana antzokian, 19:00etan. Sarrera arrunta, emanaldi bakoitzarena, zazpi euro izango da; lau emanaldietarako bonua, 22 euro. Arruntak zein bonuak, biak daude dagoeneko salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak