Azaroaren 17an egingo dute hilabete honetako mendi irteera Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta. Oñatiko mugarrien azken etapa egingo dute: Araotzetik irtenda, Ugastegiko inguruetatik, Urrusola Garai, Gorordoko tontorrak Ergüiña eta Elorregiko pinudiak zeharkatuko dituzte. Antolatzaileek emandako datuen arabera, hamasei kilometrotako ibilbidea izango da, 6-7 ordu bitartean egiteko modukoa eta batere zailtasunik gabea –800 metroko desnibela–.
Hilaren 17an egingo dute baina plazak mugatuak izango dira –40 lagun autobusean– eta izena eman behar da aurrez. Hori egiteko azken eguna azaroaren 14a da: alonamendi.mendi@gmail.com.