'Ztandap' umore ikuskizuna eskainiko dute Torregaraik eta Martiarenak gaur Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urr. 23a, 16:18

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristak.

'ZtandaP' umore ikuskizunarekin izango dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai gaur, eguaztena, Oñatiko zinema aretoan. Generoa hartuko dute umore-gai eta barre egiteko betaurrekoak jantzita arituko dira; adibidez, señora izateaz, elkarbizitzaz eta orgasmo arrakalaz. 

Liburutegien Nazioarteko Eguna da urriaren 24an eta ospatu gura du eguna aurten ere udal liburutegiak. Uxue Alberdi eta Susanna Martin izan ziren hilaren 15ean Surflaria komikiarekin, adibidez. Gaur, berriz, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena etorriko dira Ztandap umore ikuskizunarekin. 19:00etan izango da, zinema aretoan.

Bestalde, bihar goizean, Aurorita beti polita-ren bisita bereziak egingo dituzte liburutegira lau urteko haur guztiek liburutegia ezagutuz;  bide batez Lur Kortaren ipuinak entzungo dituzte. Arratsaldean berriz, 18:00etan, Kontu-kantari ipuin kontaketa izango dute 4-5 urteko bitarteko umeenk Yolanda Arrietarekin. Hitz-jokoak, kontuak eta kantuak, ahozkotasuna, afektuak eta irudimena izango dituzte gidari.

Biharko ospakizun egunari lotuta, udal liburutegiko langileek gogora ekarri gura dute liburutegi bat ez dela soilik liburuz betetako eraikin bat, eta ateak zabalik dituztela sartzeko eta ezagutzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak