Zaporeak elkartearendako elkartasun janari bilketa egin zuen joan den eguenetik zapatura Hotz Oñatik herriko janari dendetan. Guztira ia 7.300 kilo janari bildu zituzten, 7.260 zehazki. Horietatik 30 kilo, zerealdun barritak, Aita Mari itsasontzira bidaltzeko utzi dituzte eta gainerako denak, 7.230 kilo, atzo, astelehena, goizean bidali zituzten Zaporeak elkartearendako.
Deialdiarekin herritarrek izandako erantzunarekin oso eskertuta daudela adierazi dute Hotz Oñatiko kideek: "Sekulako eskuzabaltasuna erakutsi dute, beste behin, herritarrek. Eskerrik asko denoi. Zuen laguntzari gabe ezingo genuke duk ezer egin".