Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka babesteko 2021ean egindako LOPIVI legearen garapenari buruz jardungo dute eguenean, hilak 24, San Juan kaleko lokalean, 17:00etan. Irule abokatu taldeko kide eta Oñatiko emakumeen aholkularitza juridikoko abokatu den Garazi Plazaola Ugarte izango da hizlaria eta Oñati adibide moduan hartuta, legearen gaineko azalpenak eta laguntzak emango ditu, baita zalantzak argitu ere. Joatea gura izanez gero, komeni da izena aurretik ematea: berdintasuna@onati.eus.
Bestalde, gaur, martitzena, June Baonza Pagaldairen Ama eta asunak dokumentala eta ilustrazioak ikusi ahal izango dira kultura etxean. Amatasunaren kontakizun ezberdinak jasotzen ditu ikus-entzunezkoan zein ilustrazioetan.
Hitzordu biak Jabetze Eskolaren baitan antolatutakoak dira. Udazkenerako antolatu diren ikastaro guztiek egin dute aurrera.