Badira urte batzuk Arantzazuko Adiskideek antolatuta haur eta gaztetxoendako arte lantegiak egiten dituztela Arantzatzuko Gandiaga Topagunean eta gaur, Eduardo Txillida eskulturagilea jaio zirela ehun urte bete direla aprobetxatuta, hari buruzkoa egin dute hogei parte-hartzaile ingururekin eta Txillidaren Burdinezko Eguzkia izenpean. Hala, Maushaus laborategiko kideek diseinatuta eta hainbat teknika erabilita, Txillidaren obraren inguruko hainbat lan sortu dituzte; Arantzazuko basilikako ateak, esaterako. Eta behin goiz osoa lanean eman ostean, gurasoei ere erakutsi eta azaldu dizkiete egindakoak.
Datorren domekan ere errepikatuko dute arte lantegia, eta antolatzaileek esan dutenez oraindik ere geratzen da lekuren bat. Ekimena 6 eta 12 urte artekoentzat da eta parte hartzeko adiskideak@arantzazu.org helbidera idatzi behar da, edo bestela 688 61 38 40 telefonora deitu.
Mitologia ardatz
Horretaz gain, eta Jentilbaratza Kultura Elkartearen eskutik ipuin kontaketa mitologikoa ere egin dute gaur Gandiaga Topagunean dagoen Arantzazuko parketxean. Elkarteko kide Maitane Aizpurua ataundarrak gidatu du saioa, Marimunduko izeneko pertsonaiari bizia emanez, eta alboan beste hainbat pertsonaia ere izan ditu mitologiako hainbat istorio, mito, kondaira zein ipuin kontatzen. 230 pertsona inguru erakarri ditu ekitaldiak.
Bai arte lantegiak eta baita ipuin kontaketak ere Aratzazulaben eta Oñatiko udalaren laguntza izan dute.